Athletic

Athleticen gabarra ikusgai jarri dute Itsasadarra itsas museoan

Bilboko Portu Agintaritzak, egokitzapen lanak amaituta, museoari eman dio. [youtube]http://youtu.be/t1DcfSe6Jos[/youtube]

Berria.info
2013ko abenduaren 10a
16:34
Entzun

Zaleek gogoan dute Athletic gabarra. 1983. eta 1984. urteetan itsasadarretik behera jaitsi zen taldeak urte horietan lortutako Espainiako liga eta kopa garaipenak ospatzeko. Eta, ordutik, ezaguna da Bilboko Portu Agintaritzan laguntza eta mantentze lanak egiteko erabili izan den ontzia.

“Amortizatutako lan tresna izan da ontzia, baina, aurrerantzean, Athletic zale guztientzako sinbolo izango da”, Asier Atutxa portuko presidentearen esanetan. Horregatik, Bilboko Itsasadarra itsas museora eraman dute gabarra. Zale guztiek gozatu ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.