Athleticekoak nagusi selekzioaren deialdian
Javier Clementek atzo eman zuen astelehenean Ipuruan, 20:45ean, Costa Ricaren aurka jokatuko duen euskal selekzioaren deialdia. Athleticeko jokalariak dira nagusi, erdiak baino gehiago, 22tik hamabi: Herrerin, Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Yuri, Balentziaga, Capa, Dani Garcia, Morcillo, Muniain, Villalibre eta Williams; Realekoak, berriz, bost daude, guztiak gutxi jokatzen ari direnak: Bautista, Gebara, Aihen, Zaldua eta Zubeldia. Alavesek eta Osasunak bina jokalari dituzte: Agirregabiria eta Manu Garcia arabarren aldetik, eta Oier eta Torres nafarren partetik. Azkenik, Arbilla da Eibarreko ordezkari bakarra. Sei debutari daude: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu