Athleticeko emakumeak entrenatzen hasi dira

Datorren denboraldiari begira, hutsune garrantzitsua izango du taldeak, Itzik futbola utzi baitu

Erredakzioa
2008ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Athleticeko emakumeak ere lanean dira dagoeneko, irailaren 7an hasiko den Superliga prestatzen. Herenegun ekin zioten beharrari Iñigo Juaristiren jokalariek, eta larunbatean, Boltanyara (Espainia) joango dira, abuztuaren 9a arteko egonaldia egitera. Hantxe jokatuko dute, hain zuzen, denboraldi-aurreko lehen partida. Abuztuaren 8an izango da, Lleidaren aurka, 19:00etan. Iaz taldean zeuden bi jokalarik, Itzik eta Lorenak, ez dute jokatuko. Aurrenekoaren hutsunea, batez ere, asko nabarituko dute gainerakoek. Juaristik esan duen bezala, «txapelketako jokalari onena da bere postuan». Hala ere, aurrera begira jarri da, eta «zenbait jokalarik aurrerapausoa emango dute».

Denen beharra izango du taldeak, Superliga gero eta indartsuagoa delako. Juaristik honela aztertu du liga: «Rayo, Espanyol eta Levante oso talde indartsuak dira, eta ikusiko dugu haien aurrean non gelditzen garen». Lan horretarako, bost jokalari berri dauzka: lau beheko taldetik igo dira, eta Elena Gangoiti aurrelaria Gasteizko Aurreratik fitxatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.