Athletic

Athleticeko buruzagitzarako hiru hautagaien eztabaida bertan behera utzi du Euskal Kazetarien Elkarteak

Eztabaidaren inguruan «gezurrak eta zurrumurruak» zabaldu direlako eta hautagaietako bik erantzun ez dutelako hartu dute erabakia.

Ibaigane, Athleticen egoitza. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2022ko ekainaren 15a
16:13
Entzun

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak eztabaida antolatu nahi zuten Athleticeko presidente bihurtzeko aurkeztu diren hiru hautagaiekin: Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Aretxabaleta. Baina, azkenean, egitasmoa bertan behera utzi behar izan dute, «sortu den polemika ikusirik», plazaratu duten agirian irakur daitekeenez.

Ika-mika euren «inpartzialtasuna eta lan ona zalantzan jarri nahi duten gezurretan eta zurrumurruetan» oinarritzen dela adierazi dute elkarteok, beste azalpenik eman gabe. Horrez gain, azaldu dute hautagaietako bik ez diotela erantzun ofizialik eman proposamenari.

«Gure aldetik asmo onez egindako eskaintza bat gaizki ulertu eta modu interesatuan erabili izanak sortzen digun sumindura eta tristuraren ondorio da erabakia».

Elkarteok «hiru hautagaitzen arteko su gurutzatuaren erdian» geratu izana deitoratu dute, eta horien Zuzendaritza Batzordeko kide batzuen «asmoak eta profesionaltasuna zalantzan jartzera ere ausartu» direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.