Athleticek Maite Lizaso Realeko kapitain ohia fitxatu du datorren denboraldirako
FUTBOLA. Hamar urteotan Realean aritu ostean, Maite LizasokAthleticen jokatuko du hurrengo denboraldian. Jokalari zarauztarra fitxatzeaz gain, Ane Otxoa, Arene Altonaga eta Izaskun Leoz bigarren taldetik lehenengora igoko dira. Ostera, lau jokalarik utziko dute taldea: Manuela Lareok, Silvia Ruizek, Leire Landak, eta Jone Guarrotxenak. Azken horrek beka bat jaso du AEBetara joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu