Athleticek erraz irabazi du (4-0), eta Reala esku hutsik itzuli da (2-0)

2013ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticek eta Realak Ohorezko Mailako hamabigarren jardunaldiko lehiak jokatu zituzten atzo, eta emaitza erabat ezberdinak lortu zituzten. Bilbotarrek aise irabazi zuten etxean Sant Gabrielen aurka (4-0); donostiarrak, aldiz, esku hutsik itzuli ziren Oviedotik partida kaskarra jokatu ondoren. Realari azken hamabost minutuetan ihes egin zion partidak, eta 2-0 galdu zuen.

Gol festak Athleticek azken hiru jardunaldietan izandako estropezuak samurtzeko balio izan zuen. Sant Gabriel, sailkapenaren erdialdean dagoen taldea, arazorik gabe hartu zuen mendean Athleticek, Manu, Eunate eta Gimbertek bitan sarturiko golei esker. Atzokoaren moduko partida bat behar zuten zuri-gorriek.

Txanponaren beste aldea Reala izan zen. Partida grisa jokatu zuen Oviedo Modernoren etxean, eta apenas izan zuen hiru puntuekin itzultzeko aukerarik. Bat lortzeko zorian egon zen, baina ez zuen atea hutsean uzterik lortu. Reala, orain, 9. postuan dago, kopan sartzeko postuetatik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.