26 urte ditu Etxebarriak, eta Igorrekoa da. 2018ra arteko kontratua izango du, eta ostiralean aurkeztuko dute.
Zelai erdian jokatzen du, eta ezagun zaio kluba, umetan Lezaman aritu baitzen. Lehen taldearekin ere jokatu zuen. Betisen aritu da azken urteetan, eta Athleticek zortzi milioi euro ordaindu dizkio Sevillako taldeari.