Athleticek azken unean irabazi du (3-2), eta Oiartzunek, galdu (1-4)

ainara arratibel gascon
2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Luzapeneko azken minutuan, garaipen landua eta garrantzitsua lortu zuen atzo Athleticek, Lezaman, Levanteren aurka (3-2). Norgehiagoka irekia eta emozio handikoa izan zen hasieratik. Lehen zatia hutsean amaitu zen, baina bigarrenean Levante bi aldiz aurreratu zen markagailuan, 0-1 eta 1-2. Athleticek, ordea, ez zuen amore eman, eta, Leiak 92. minutuan sartutako gola bati esker, irabaztea lortu zuen. Nekanek erdietsi zituen txuri-gorrien beste bi golak. Athletic Levanterengandik bi puntura jarri da orain, eta eskura du laugarren postua.

Oiartzunek, berriz, norgehiagoka gaiztoa zuen atzo Atletico Madril liderraren aurka. Lehen zatian eutsi egin bazion ere —bana amaitu zen—, bigarrenean madrildarrak gehiago izan ziren jokoan, eta 1-4 irabazi zuten. Nerea Abancensek sartu zuen Oiartzunen gola. Sailkapenaren behealdean jarraituko dute gipuzkoarrek. Realak, bestalde, Huelvan jokatuko du, gaur, Sportingen aurka. Kopa jokatzeko postuetan finkatu nahi du Igor San Miguelen taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.