Athletic-Reala, gaur, Euskal Herria Kopako finalean

2023ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Athleticek eta Realak gaur jokatuko dute Euskal Herria Kopako finala (16:00, ETB1). Guardian (Araba) zen jokatzekoa partida, baina, eguraldi txarra tarteko, zelaia oso gaizki zegoen atzo, eta antolatzaileek lekuz aldatzea erabaki zuten. Azkenean, Lezaman (Bizkaia) jokatuko da.

David Aznarren eta Natalia Arroyoren taldeentzat denboraldiaurreko azken partida izango da, eta sasoiko lehen titulua irabazteko aukera. Hamahirugarren aldia du txapelketak, eta garaikurra altxatzea lortu duten talde bakarrak dira. Zuri-gorriek zortzi aldiz irabazi dute, eta txuri-urdinek, lau. Egungo txapelduna Reala da. Iaz 4-1 irabazi zion Alavesi. Bi taldeek denboraldiaurre txukuna egin dute, eta fitxaketak zein harrobitik igotako jokalariak ondo aritu dira. Gaur bide horretatik segitu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.