AIZKORA. Bete-betea izango da datorren asteburua aizkoran. Izan ere, Lehen eta Bigarren Mailako finaleko kanporaketak jokatuko dituzte. Larunbatean, Gasteizen, Foruen plazan, 18:00etan, 11 aizkolari ariko dira lehian: Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Ugaitz Mugertza, Jexux Mari Mujika, Luis Txapartegi, Jon Rekondo, Iker Vicente eta Ruben Saralegi. 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako beste bi enbor moztu beharko dituzte. Lehen sei sailkatuek tokia izango dute hilaren 27an goizeko hamabietan Gasteizko Iradier Arenan jokatuko den finalean. Atutxa II.ak irabazi ditu azkeneko bost ekitaldiak.
Hurrengo egunean, berriz, Bigarren Mailako finalaren kanporaketa jokatuko dute Etxarri-Aranazko (Nafarroa) pilotalekuan, 18:00etan hasita. Hamahiru aizkolarik neurtuko dituzte indarrak: Arkaitz Jauregik, Eloy Corcherok, Julen Larreak, Hodei Ezpeletak, Jon Irazuk, Xabier Zalduak, Aratz Mugertzak, Juan Joxe Lopez Azpilikuetak, Oihan Larretxeak, Jose Antonio Etxeberriak, Oier Kañamaresek, Iban Resanok eta Asier Pellejerok. Lehen Mailakoen lan bera egin beharko dute, eta denbora onena egiten duten lehen aizkolariak finalerako sailkatuko dira. Finala hilaren 19an jokatuko dute, 18:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Burunda pilotalekuan.
Asteburuan jokatuko dituzte bi mailetako kanporaketak
11 ariko dira larunbatean, Gasteizen, Lehen Mailakoan; hamahiru igandean, Etxarri Aranatzen, Bigarren Mailakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu