Aspeko aurrelariak Baikoko atzelarien aurka, 2. Mailan

2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
PILOTA. Aspeko lau aurrelarik eta Baiko Pilotako lau atzelarik hartuko dute parte Bigarren Mailako buruz burukoan. Kanporaketak maiatzaren 1ean hasiko dira, Lodosan (Nafarroa), Diego Iturriaga eta Javier Zabalaren arteko partidarekin, eta finala hil bereko 25ean jokatuko da, Iruñean, Labriten.

Txapelketa atzo aurkeztu zuten, eta bertan zozkatu zituzten lehen kanporaketak,ondo bidean maiatzaren 5eko asteburuan jokatuko direnak. Iturriaga eta Zabaletaren arteko adar berean, Aitor Elordi eta Beñat Urretabizkaia daude, eta bi irabazleek maiatzaren 12an jokatuko dute elkarren aurka.

Txapelketa koadroko beste bi kanporaketak hauek dira: Ander Ugalde Aitor Arangurenen aurka batetik, eta Dario Gomez eta Jon Erasun bestetik. Erasun txapeldunorde izan zen iazko txapelketan. Jon Ander Peña ere jokatzekoa zen, baina min hartu zuen Lehen Mailakoaren atarikoan. Txapelketako irabazleak, ohiko denez, hurrengo urtean Lehen Mailan jokatzeko eskubidea lortuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.