Aspek ez dio kontratua berritu Aitor Mendizabal aurrelariari
PILOTA. Aitor Mendizabal aurrelariak hilaren 30ean jokatuko du azken partida Asperekin, enpresak ez baitio kontratua berritu. San Andres jaialdian jokatuko du norgehiagoka hori, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). Antzuolarrak 30 urte ditu, eta iazko otsailean berritu zuen azkenekoz Asperekin. 2011n egin zuen debuta profesionaletan, eta 400 partida jokatu ditu guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu