Aspe eta Retegi, akordiorik ez oraingoz

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Julen Retegik eta Aspek oraingoz ez dute akordiorik lortu. Bi bilera egin eta telefonoz askotan hitz egin arren, ez dute kontraturik sinatu oraindik. Enpresan argi dute inor ez dela ordezkaezina eta pilotariari denbora amaitzen ari zaio, asteartean baita aurkeztekoa buruz buruko txapelketa, eta bera, iaz, txapeldunorde izan zen. Jokatuko ez balu, Aspek ordezko bat bilatu beharko luke. Aitor Zubieta izan daiteke hautatua, edo Jokin Altuna berreskuratzea. Beste aukera bat biek jokatzea da, Jose Javier Zabaleta orkatileko arazoekin dagoelako eta ikusteko dagoelako garaiz sendatuko den. Bestalde, Alvaro Untoria bigarren kanporaketan sartuko da ziur asko, Naiaran (Errioxa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.