ESKUBALOIA. Bera Berak eta Bidasoak oso partida garrantzitsuak jokatuko dituzte gaur. Donostiako taldeak Gijoni irabazi behar dio, liga amaitzeko bi jardunaldi falta direla Ro'Casak bi puntu ateratzen baitizkio. Hala, Bera Beran talde horrek egiten duenari begira egongo dira gaur. Lehia zaila du Ro'Casak, Aula Valladoliden pistan. Bestalde, Leire Aramendiak eta Maite Zugarrondok goi mailako eskubaloia utziko dute sasoi amaieran. Zuazok, berriz, Alcobendas hartuko du.
Bidasoa, bestalde, Txapeldunen Ligarako sailka daiteke gaur LogroƱon irabazita. Berdinduta, puntu baten aldea izango luke, lehia baten faltan. Galduz gero, asko zailduko litzaioke. Anaitasuna Guadalajaran ariko da. 16:00etan hasiko dira norgehiagoka guztiak.
Asko dute jokoan gaur Bera Berak eta Bidasoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu