Asier Zurinaga patroia Santurtzira itzuliko da

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
ARRAUNA.Asier Zurinaga patroia Santurtzin ariko da datorren denboraldian. Iaz ere hor bertan jardun zuen, baina aurten ez da inon aritu; irrati batean estropadetako iritzi emaile lanetan ibili da. Zurinaga patroi zela igo zen Sotera trainerua Eusko Label ligara 2017an, eta berriro Iker Zabalaren aginduetara izango da. Aurretik, Kaiku, Urdaibai, Zierbena, Raspas, Castroneta Lutxanan ere aritu zen. Juan Mari Lujanbiok, berriz, ez du taldean jarraituko. Ezta Cristian Garmak ere, Pedreñara doalako. Gabi Bedia ere talde horretara itzuliko da, azken lau sasoiak San Juanen eta San Pedron egin ondoren. Ondarroan, aldiz, ez dute jarraituko, oraingoz, Igor Frances (Urdaibai), Iñaki Urtubia, Jon Carrillo, Beñat Apraiz eta Iban Verdugok. Taldera batu dira, aldiz, Eneko Zabala (Kaiku), Mikel Lasa eta Erik Aranburu. Berrikuntza gehiago ere izango dira Iñaki Errastiren taldean. Emakumeen taldea zuzentzen ez da aldaketarik izango, June Aranbarri eta Nagore Osorok segiko baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.