Asier Illarramendi da Realaren korastakoa

Asier Illarramendi sasoiko itzuli da lesioak eragindako eten luzetik. Kapitainak hamasei hilabete egin ditu jokatu gabe, baina egun aise ari da txuri-urdinekin: «Oso argia da», esan du Joseba Beitia lagunak.

Asier Illarramendi, Cadizen aurkako norgehiagokan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Jon Ander De la Hoz.
<i>Mutriku</i>
2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Teknologia aurrerabide izan bazaie ere, baforeek badute figura bat oraindik ere ezinbestekoa zaiena: brankariarena. Itsasontziaren korastan jarri, eta arrainek jauzia non egingo egon ohi dira, zelatan. Nahita hautatukoak izaten dira, balio berezi bat dutelako: haien esanek gutxitan egiten dute kale.

Esate baterako, horixe da Asier Illarramendi Andonegik (Mutriku, Gipuzkoa, 1990) Realean duen egitekoa. Erdilaria jokatu ezinik egon da aspaldian, zelaietatik urrun, min hartuta, baina itzuli orduko hartu dio neurria txuri-urdinen jokatzeko erari. Ez alferrik, huraxe baita Realaren brankaria, taldeak saria lortzeko nora jo behar duen igartzen duena.

Joseba Beitiak (Mutriku, Gipuzkoa, 1990) ondo baino hobeto daki hori. Futbolari gipuzkoarrak gertutik bizi izan ditu Illarramendiren ibilerak, elkarrekin aritzeaz gain, kuadrillako laguna baitu: «Beti izan da oso argia», esan du Beitiak. Bizi oso bat eman dute elkarrekin; ikasketetan lagun izan ziren haurtzaroan, eta halaxe segi zuten aurrerantzean ere: «Ni Athleticera joan nintzen 11 urterekin, eta 15ekin Zubietara joatean batu ginen berriz. Asierrek Realean egin du bide osoa. Talde berean aritu ginen, Sansen [Reala B], hark gorako jauzia egin arte». Artean, eskolan elkarrekin segi zuten, batxilergoa amaitu artean.

Kuadrillako lagunak dira Beitia eta Illarramendi, eta sarri hitz egiten dute elkarrekin. Kapitainaren itzulera indartsuak ez du harritu Beitia, «oso argia» izan baita beti.

Horixe izan da Illarramendiri koska bat gorago heltzea ahalbidetu diona, Beitiak esan duenez, eta gaur egun ere halakoxe tankera ematen dio: «Pentsa. Hamasei hilabetez egon da min hartuta, eta orduan zegoen bezala itzuli da. Besteek baino azkarrago pentsatzen du, eta lesioa ez zaio nabaritu. Txikitatik izan du gaitasun hori, eta hor atera du aldea».

Osatu ostean, Illarramendik berehalakoan berreskuratu duzelai erdiko lema. «Asier hierarkia handiko pertsona bat da», esan du Beitiak, eta haren balioak zerrendatu ditu segidan: «Baloia asko bereganatzen du, eta huragabe oso ondo aritzen da. Orain artean, Realak maila handia zuen hura gabe, baina uste dut beste ukitu bat emango diola berak». Ondo ezagutzen duen lagun baten esanak dira.

Illarramendik bere balio hori erakutsi nahiko du gaur, Getaferen aurka jokatu duten neurketan (14:00, Movistar La Liga). Txuri-urdinek garaipena eskuratu nahi dute, Europa Ligako postuetan ondo kokatuta segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.