Tokio 2020
Ashramek irabazi du urrea banakakoan
Gimnastika erritmikoan banakako finala jokatu zuten atzo, eta Linoy Ashram israeldarrak irabazi zuen; harentzat izan zen urrezko domina, puntuazio altuena eskuratu ondoren: 107.800 puntu guztira. Gertu izan zuen zilarrezko domina lortu zuena, Dina Averina errusiarra: 107.650 puntu pilatu zituen. Brontzezkoa, berriz, Alina Harnasko bielorrusiarrarentzat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu