Asegarceko buruak kudeatuko du Bilboko pilotalekua

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Asegarceko buruak kudeatuko du Bilboko pilotalekua. Bizkaiko Aldundiak atzo jakinarazi zuen Custom Sport enpresari eman diola kudeaketa. Enpresa horretako burua Iñaki Burutxaga da, Asegarceko zuzendari nagusia eta Baineteko goi kargudunetako bat. Pilotalekuko kudeaketa lanetan Burutxagak Joserra Garai izango du laguntzaile, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari eta Euskadiko Pilota Federazioko presidente izandakoa.

Erabaki polemikoa da, Bizkaiko Aldundiak deialdi irekia egin zuen arren pilotalekua kudeatzeko eskaintza egiten zuten hautagaiek, besteak beste, akordio bat lortu behar zutelako EPELekin. Gutxieneko kirol betekizunen artean urtean puntako esku-huskako hainbat jaialdi ziurtatzea zegoen —tartean final bat— eta horiek EPELen oniritzirik gabe ezin dira ziurtatu. Alegia, EPELek beto eskubidea zuela hautagaitzak atzera botatzeko. Gauzak hala, EPELeko kide baten hautagaitzak lortu du adjudikazio eskuzabala, akordioa lau urterako baita eta aldundiak 6.354.431 euro ordainduko baitizkio Custom Sporti epe horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.