Asperen ondoren, Asegarce. Duela bi aste Eibarko enpresak jakinarazi zuen langileen soldatak murriztu behar zituela, eta atzo, berriz, Bilbokoak aurreratu zue «aurrekontua egokitzeko neurriak» hartuko dituela. Pilotariek atzo bertan izan zuten albistearen berri, eta aurki bilduko dira enpresarekin.
Asegarcek «diru sarreren jaitsieraren» ondorioz emaitzetan egon diren galerei aurre egiteko «egokituko» duaurrekontua. Horretarako, aurki enpresako kide guztiei egoera ekonomikoaren berri emango die. Neurrien berri ez dute eman, baina, dirudienez, Aspek harturiko erabakiaren antza izango du: langileen eta pilotarien soldatak murriztea.
Egoera ekonomikoa ona ez izan arren, Asegarceko pilotariak udan oso ondo jokatzen ari dira.
Gaur enpresako bi bikote elkarren aurka ariko dira Lekeitioko torneoko finalean (17:00). Olaizola II.ak eta Apraizek —iazko torneoko txapeldunak— Berasaluze VIII.a eta Albisurekin neurtuko dituzte indarrak. Olaizola II.ak bi torneo irabazi ditu uda honetan, eta Berasaluze VIII.ak eta Albisuk, bana. Apraizek, azkenik, ez du trofeorik altxatu.
Asegarcek aurrekontua «egokitzeko» neurriak azalduko dizkie langileei
Enpresaren jardueraren bideragarritasunari eusteko eta diru sarreren jaitsiera dela-eta hartu dute erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu