Artzainak makila atera du

Kaikuk azkar eman dio buelta larunbateko emaitzari, eta igandean, erraz nagusitu zen Astilleroko uretan

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Igande eguerdian, arraunzalea Astilleron zen edo bertara begira, gutxienez. Han jokatu zen San Miguel ligako bigarren estropada. Ordu berean, Gipuzkoako herri batean, festen barruan, artzain txakurren lehiaketa zegoen. Arrauna maite duena bereari lotuta zegoen, baina estropada bukatu berritan, artzainekin eta txakurrekin oroitu zenik ere izan zen, bi jarduerak uztartuz. Kaiku da ligako artzaina, iazko txapelduna delako, eta inguruan dauzka 11 ardi. Haietako bik larunbatean ihes egin zioten, eta artzainak ez zuen irabazi ahal izan.

Igandean, baina, ederki lotu eta eraman zituen ardi guztiak, marka berria jarriz. Nagusitasunez. Makila eskuan aritu zenartzaina, errespetu latza jarriz inguruan, eta bezperan oldartuzitzaizkion bi ardiak, Hondarribia eta Tiran, otzan-otzan aritu ziren: laugarren eta seigarren, hurrenez hurren.

Artzainak artaldea ondo menderatzeko lan horretan, txakurraren ezaugarriak ere kontuan hartzekoak dira. Etxekoa atera zuen, etxekotua, hobe esateko. Urteen poderioz bertakotua. Aurreko urteetatik aldaketa da, lehen beti kanpokoari ematen ziolako aukera. Arraunera ekarrita, eta Jon Arroquero patroi debutari gazteaz bakarrik ari ez garela zabaltzeko, arraunlari propioak dira hizpide dauzkagunak. Inoiz baino gehiago zituen tostetan: 11.

Kaiku ez zen izan bezperakoa ondu zuen bakarra. Erlojuaren aurka, eta denak antzeko baldintzetan zirela, San Juanen lana nabarmentzekoa da. Bigarren, eta artzain handiak baino zortzi segundo nekezago gobernatu zuen artaldea. Ez ziren izan lan ona egin zuten bakarrak. Multzo horretan daude San Pedro [bosgarren], Zumaia [zazpigarren] eta Castro [zortzigarren].

Beste gainontzean, ezin gauza onik nabarmendu. Ardiak galduta eta bildu ezinda dabiltza ligara igo berriak, Portugalete eta Zierbena. Larunbatean eta igandean, azken lekuak bientzat. Eta PedreƱa nahiz Astillero ere moldatu ezinda ibili dira asteburuan. Urtero egoten dira ezuste txarrak, eta oraingoz, Espainiako bi ontzi horiek dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.