Ezkurdia 10-22 Artola

Artolak hamar tantotan utzi du Ezkurdia

Ligaxkako lehen puntua eskuratu du Baikokoak. Sakez min handia egin dio Arbizukoari.

Iñaki Artola, atzean Joseba Ezkurdia duela, gaur, Eibarren. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Iñaki Artola, atzean Joseba Ezkurdia duela, gaur, Eibarren. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko apirilaren 14a
19:45
Entzun

Buruz Buruko Txapelketako ligaxkari ezin hobeto ekin dio Iñaki Artolak: 22-10 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). Arbizukoari sakez min egin dio alegiarrak, eta aurreko koadroetan ere fin ibili da.

Artolak neurketa ona jokatu du, baina, egiari zor, Ezkurdia ere ez da txukun aritu. Aspekoa ez da batere seguru jardun, eta erabaki txar gehiegi hartu ditu. Egin ohi ez dituen huts ugari egin ditu. Artolak horiek baliatzen jakin du, eta hasieratik amaieraraino izan du norgehiagoka kontrolpean. Azken bederatzi tantoak segidan egin ditu.

Gaur hamar tanto soilik egin izanak asko baldintzatu dezake Ezkurdiaren txapelketa. Multzo gogorra dute Elordirekin eta Zabalarekin batera, eta litekeena da sailkapena estua izatea. Egungo txapeldunak 22-20 irabazi du lehen jardunaldian. Datorren asteburuan Elordi-Artola eta Ezkurdia-Zabala partidak jokatuko dira.

Final-laurdenen fasea maiatzaren 12an amaituko da, eta hil bereko 18an hasiko dira finalerdietako partidekin. Final handia ekainaren 2an izango da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.