Arteaga II.a eta Erasun, 2. Mailako txapeldun (22-12)
ESKU-HUSKA. Asier Arteagak eta Jon Erasunek 22-12 irabazi zuten atzo Jon Ander Peña eta Ruben Salaverriren aurka, Bigarren Mailako binakako txapelketako finalean, Tolosan. Txapeldunak ziren faborito, eta oso ondo ekin zioten lanari (8-0). Alde horrek partida baldintzatu zuen, irabazleek oso eroso jokatzeko aukera izan zutelako. Aurrean zein atzean izan ziren gehiago, eta Arteaga nabarmendu zen. Fin aritu zen errematean, eta 11 tanto egin zituen jokoan. Txapelketa handia egin du, eta aukera hobeak merezi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu