Irudia. Tolosa
Arteaga, bigarrenez txapeldun (22-12)
Axier Arteagak Promozio Mailako Buruz Buruko txapela jantzi zuen atzo, Tolosan (Gipuzkoa), Aitor Elordiri finalean nagusitasunez irabazita: 22-12. Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) aurrelariak bigarren txapela du, duela hiru urte ere txapeldun izan baitzen. Atzo oso ondo aprobetxatu zuen Elordik eginiko hamabi hutsak. Horri esker lortu zuen 6-10 galtzen zihoala 11-0eko partziala egitea (17-10), eta garaipena bideratuta uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu