Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde dira aurtengo Emakume Master Cupeko txapeldunak. Gaur, finalean, txapelketako bi bikote onenak izan dira aurrez aurrez Irungo Uranzu pilotalekuan (Gipuzkoa), eta uste baino errazago irabazi dute partida txapeldunek: 3-22, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka.
Hasiera-hasieratik izan dira hobeak urdinak, eta ohartzerako 0-6 aurreratu dira markagailuan. Ez da Aldaien eta Capellanen eguna izan, eta euren akatsek kondenatu dituzte. Azkenean, 3-22.