Irudia. Irun
Arrizabalaga-Gaminde txapeldun Master Cupen

Emakume Master Cup txapelketak badu aurtengo bikote txapelduna: Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindek jantzi zuten txapela herenegun. Aise menderatu zituzten finalean Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Irungo Uranzu pilotalekuan (22-3). Txapelketa biribila jokatu dute irabazleek. Hirugarren postua Itxaso Erasun eta Maddi Berrocalentzat izan zen; Leire Garairi eta Ane Mendibururi irabazi zieten (18-16).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu