Arria V.ak erronka lortu zuen, bost ordutik jaitsita

2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HERRI KIROLAK. Xabier Orbegozo Arria V.a-k balentria egin zuen herenegun. Errezildarrak bost ordu baino gutxiago behar izan zituen Azpeitian hogei kana-erdiko ebaki, handik Hernio igota Tolosara joateko, eta bertan beste hogei kana-erdiko mozteko. 4.49.35eko marka egin zuen, eta, horri esker, 6.000 euro irabazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.