ARRAUNA . Gipuzkoan Oriok agintzen du eta Bizkaian, berriz, Bermeok

Trainerilla ligetako azken bi jardunaldiak aste bukaeran jokatuko dira

Igor Susaeta.
DONOSTIA
2006ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Orioko eta Bermeoko ontziak ez daude, ez, txantxetarako. Gipuzkoako eta Bizkaiko trainerilla ligetako estropada guztiak irabazi dituzte biek ala biek. Bakoitzak lau. Bi hilabete falta dira oraindik traineru denboraldia hasteko, baina bataren zein bestearen sasoi puntua egokia da jada. Gainera, trainerilletan ondo, muturrean ibiliz gero, traineruetan ere aurrean.

Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldia Donibane Lohizunen jokatu zen iragan larunbatean. Orio A-k dezente sufritu zuen proba irabazteko, baina azkenean garaile. Aurreneko ziabogan hobeak izan ziren beste lau ontziren denborak. BainaJosean Olaskoaga Aizperroren arraunlariek hirugarren luze bikaina egin zuten. Hortxe erabaki zuten estropada. Aipagarria da Zarauzko ontziak egiten ari diren denboraldia ere. Horietako bat, bigarren larunbatean, eta hirugarren igandean, Hondarribiko uretan. Oso ondo ari dira, baina ezin irabazi. Ondoko arraunlariak eseri ziren Orio A-ko ontziaren tostetan, pasa den igandean: Aizperro, Carlos Redondo, Jon Albisu, Iurgi Iruretagoiena, Gorka Etxeberria eta Endika LarraƱaga.Orio Gipuzkoan, eta Bermeo Bizkaian. Agian, nabarmenagoa da Patxi Bilbaoren arraunlarien nagusitasuna. Izan ere, estropada guztietan minutu erdiko aldea atera diete kontrarioei. Igandean izan ezik. Horretan, 18 segundora heldu zen Bateratze. Ondoko arraunlariak eseri ziren Bermeo A-ko ontziaren tostetan: Egoitz Gallo, Jon Beitia, Javier Polo, Juan DaƱobeitia, Iker Pascual eta Gotzon Unanue. Horietako lauk Arkoterekin arraun egiten zuten iragan denboraldian. Patxi Bilbaok, baina, berarekin eraman ditu Bermeora.Ligako azken bi jardunaldiakasteburuan jokatuko dira. Gipuzkoan, Orion (larunbatean) eta Getarian (igandean). Bizkaian, berriz, biak Ondarroan.

Sailkapenak



DONIBANE LOHIZUNEN



1. Orio A- 13.59.97

2. Zarautz B- 7.72ra

3. Hondarribia B- 8.94ra

4. Hondarribia C- 11.51ra

5. Zarautz C- 13.47ra

HONDARRIBIAN



1. Orio A- 13.54.49

2. Hondarribia B- 6.85era

3. Zarautz B- 12.52ra

4. Zumaia A- 23.31ra

5. Hondarribia D- 24.98ra

ONDARROAN



1. Bermeo A- 13.44.34

2. Bateratze- 32.75era

3. Isuntza- 34.81era

4. Ondarroa A- 38.09ra

5. Lutxana- 44.85era

AREETAN



1. Bermeo A- 13.45.69

2. Bateratze1- 8.55era

3. Santurtzi B- 30.42ra

4. Arkote- 35.85era

5. Bermeo B- 37.24ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.