TXIRRINDULARITZA. EUSKAL BIZIKLETA

Arrateko maldek erabakiko dute

Jimenez liderrak denbora dezente galdu du zuen eguneko bi sektoreetan; goizekoan Vicioso nagusitu zen, eta erlojupekoan, berriz, Herrero

Igor Susaeta.
2005eko ekainaren 5a
00:00
Entzun


Emozioari eusten dio Euskal Bizikletak. Bizirik dago oraindik lasterketa. Gaurko etapa bihurri bezain gogorrak erabakiko du proba. Urtero bezala, Arrateko malda gogorrek hiru bider egingo dute Ixuara arteko bidea zalaparta eragingo dute tropelean. Eladio Jimenez liderrak atzoko bi sektoreetan galdutako denborak sailkapena estutu du. Dena dela, Tolosan amaitutako etapak eragindako triskantza medio, sailkapeneko aldeak handiegiak dira. Jimenez, baina,atzo jasandako erorikoaren ondorioz nahiko jota dagoela dirudi. Beraz, edozer gerta liteke Arraten gora. Bestelakoan, podiumaren eta etaparen lehiak piztuko dute sua gaur goizean garai batean bezala, saioa eguerdian amaituko da .

Atzoko bi sektoreetako jarduna segituan ahaztuko dute zaleek. Batik bat arratsaldeko erlojupekoan gertatutakoa. David Herrero nagusitu zen horretan. Euskaltelek hiru garaipen lortu ditu denboraldian zehar; hirurak Herrerok. Hartara, Gorosperenek tiritatxo bat jarri zioten atzo, euren Euskal Bizikletako jardunari. Tirita bat, ordea, ez da nahikoa itxura sakona duen zauria estaltzeko. Libertyko hirukotea (Vicioso, Sanchez eta Barredo) sailkatu zen bilbotarraren atzetik. Anbotopean, paraje ederrean, Elorrio eta Abadiño artean jokatutako 13,5 kilometroko saioa ez zen, ez, apartekoa izan. Aipagarria Arreitunandiak lortutako seigarren tokia. Aketza Peña ere txukun aritu zen, eta nagusiko hirugarren tokiari eutsi nahi dio. Gauza bera pentsatzen ariko da Palomares. Ez dirudi Kaikukoa lasterketa irabazteko lehian murgilduko denik. Dena dela, Eladio Jimenez liderrak goizeko saioan galdutako denborak, beharrezkoa duen arnasa eta bizitasuna eman dio, Tolosan amaitutako saiotik atzo arte gatza eta piperra galdua zuen lasterketari. Comunitat Valencianako txirrindularia Leintz Gatzagatik behera jaisten ari zirenean erori zen. Karabietako aurreneko maldak baino lehenago bat egin zuen, ostera, tropelarekin, baina aipatu mendatean gora ikaragarri sufritu zuen. Are gehiago Elgetan behera. Errepide labainkorrak biziki ikaratu zuen Jimenez. Azkenean, 1.20ra helmugaratu zen. Halere, eta gaurko saioa gogorra izanagatik, nekez erantzaraziko diote liderraren elastiko urdina. Pro-Tour Ligakoa izan ez arren, talde sendoa, fidagarria da Vicente Beldak zuzenduriko Comunitat Valenciana.Vicioso gailendu zen Elorrion. 18 txirrindulariko taldetxoa heldu zen aurretik eta Aragoiko mutilak Aitor Hernandezi, Maximiliano Gentiliri eta David Herrerori aurrea hartu zien esprintean. Argi dago Libertyko txirrindularia gustura ibiltzen dela Euskal Herrian. Murgia eta Abadiño arteko 89 kilometroetan 14 ziklistak osaturiko taldetxoa ibili zen ihes eginda. Karabietako aurreneko maldetan, baina, desegin zen hori, helmugaraino iritsi zen taldetxoa osatzeko.

Txirrindulari handiek irabazi dute Arraten

Arrateko Santugiaren ondoko helmugan txirrindulari handiak nagusitu dira. Garai batekoak: Anquetil, Bahamontes edota Ocaña. Azken urteetan, berriz: Indurain, Chioccholi, Basso, Heras, Beloki edota Laiseka.

-

Sailkapenak



 

4. ETAPA (Lehen sektorea)





1.- A. Vicioso (Liberty)2.02.092.

Aitor Hernandez



(LRP) d.b.3. M. Gentili (Naturino) d.b.4.

David Herrero



(Eusk.) d.b.5. C. Gasperoni (Naturino) d.b.6.

Igor Astarloa



(Barlo.) d.b.7. J. Hernandez (Liberty) d.b.

4. ETAPA (Bigarren sektorea)





1.-

David Herrero



(Eusk.) 16.362. Angel Vicioso (Liberty) 11ra3. L. L. Sanchez (Liberty) 15era4. Carlos Barredo (Liberty) 16ra5. Aitor Gonzalez (Eusk.) d.b.6.

P. Arreitunandia



(Barlo.) 25era7. F. Simeoni (Naturino) d.b.8.

G. Arrizabalaga



(Orbea.) 27ra9. R. Andrle (Liberty) d.b.10.

Aitor Hernandez



(LPR) 32ra

SAILKAPEN NAGUSIA





1. E. Jimenez (Com. Val.) 12.09.282. A. Palomares (Kaiku) 1.15era3.

Aketza Peña



(Eusk.) 3.54ra4. A. Gonzalez (Eusk.) 5.47ra5.

P. Arreitunandia



(Barl.) 5.49ra6. Pavel Tonkov (LPR) 5.58ra7. David George (Barlo.) 6.12ra8. Jure Golcer (A&S.) 6.35era9. Fabian Jeker (S. Duval) 7.12ra10.

D. Latasa



(Com. Val.) 7.22ra13.

D. Galparsoro



(Kaiku) 8.55era 16.

J. R. de Larrinaga



(Kai.) 10.35era
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.