Arkeako sendagilea eta fisioterapeuta aske utzi dituzte
«Dopin susmoak» zituelakoan Marseillako fiskaltzak ikerketa abiatu zuen astelehenean Arkea-Samsic taldearen kontra, eta Nairo Quintana liderraren fisioterapeuta eta sendagilea atxilotu eta deklaratzera deitu zituzten. Epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu ziren atzo. Baina ikerketak jarraitu egingo duela berretsi zuen Martseillako fiskaltzak. Biek errugabeak direla deklaratu zuten. Quintanak ere ez duela ezer ezkutatzeko berretsi zuen, eta beti «garbi» lehiatu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu