Aretxabaletak ez daki oraindik larunbatean jokatuko duen
Eskuko ubeldura jaitsi zaio, baina puntu batean min du. Takoekin probatzen ari da, eta bihar hartuko du erabakia
PILOTA. Andoni Aretxabaletak oraindik ez daki larunbatean jokatu ahalko duen. Iragan asteazkenean eskuin eskua ubeldua zuela bukatu zuen Urretxuko partida, eta egunekin hobera egin dio. Orain, baina, mina puntu batean pilatzen zaio, eta, takoekin asmatzen badu, jokatuko du. Atzo egin zuen lehen proba pilotalekuan eta ez zen gustura gelditu. Orain beste bi egun ditu probak egiten segitzeko, «berandu jota» ostegunean argituko baitu jokatzeko dagoen. Aretxabaletak, dena den, bihar erantzun nahiko luke, pilota aukeraketan. Markinako atzelaria Ladis Galarza ordezkatzen ari da txapelketan, eta ondo aritu da jokaturiko bi partidetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu