Arraun Lagunak nagusitu da, Zierbenako uretan

Erraz gailendu da Hondarribia lehenengo txandan

(ID_17198288069245) Arraun Lagunak Mar Larrea
Arraun Lagunak trainerua. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2024ko uztailaren 7a
12:13
Entzun

Arraun Lagunak trainerua nagusitu da Zierbenako uretan, Euskotren Ligako estropadako ohorezko txandan. Lau segundoren errentarekin jarri da lehenengo hiru minutuetan Andrea Astudillo patroiaren neskak. Jaioterrian jokatu du Astudillok gaurkoan.

Atzetik Donostiarra ibili da, Orio gero eta, azkena, Tolosa.

Ziabogara, bi traineruren aurrerapenarekin heldu da Arraun Lagunak, eta 5. 28.-ko tartearekin amaitu du maniobra.

Ziabogak ez du aldatu traineruen ordena. Arraun Lagunak segundoz segundo aritu da tartea handitzen, gainerako traineruak elkarrengandik segundo baten tartera jarraitu dutenean.

Arraun Lagunaken erabateko nagusitasuna ikusita, borrokarik interesgarriena bigarren postua eskuratzekoa izan da, gainerako hiru traineruen artean. Tolosa, Orio eta Donostiarra

Azkenean Arraun Lagunak 10. 41. egin du. Tolosak egin du bigarren. Hirugarrena izan da Orio eta laugarrena Donostiarra.

«Motorra atera dugu eta aurrera», esan du Arraun Lagunak taldeko arraunlari batek. Gogoratu du iaz segundo batengatik galdu zutela.

Lehenengo txandan, Hondarribia nagusi

Estropadako lehenengo txandan, erraz gailendu da Hondarribia. 10 segundo ingururen tartea hartu du lehenengo metroetan, eta gainerakoak ez dira gauza izan tartea laburtzeko. Azkenean, 11. 02. eginda amaitu du estropada.

Atzetik helmugaratu dira Tolosaldea, Orio eta Donostiarra, segida horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.