Irudia. Iruñea
Arantza atera du Joanes Bakaikoak
Joanes Bakaikoa Etxarri Aranazko aurrelariak irabazi zuen atzo Bigarren Mailako buruz buruko txapela, Labriten, finalean, Jon Erasun atzelari zizurkildarra 22-17 mendean hartuta. Garaipena lortuta, iazko arantza atera du Bakaikoak, duela urtebete Axier Arteaga nagusitu baitzitzaion finalean. Atzo, ordea, nagusi izan zen. Erasunek, hala ere, lanak eman zizkion, eta estu hartu zuen. Garaipenari esker, Bakaikoak Lehen Mailako buruz burukoa jokatuko du datorren urtean. Argazkian, Bakaikoa, txapelarekin, eta haren ondoan, Erasun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu