Pilota. EPELen lau t'erdiko txapelketako finala

Apustuak Olaizola II.aren alde irtengo dira finalean: 100-60ri

Azken hilabetean Irujoren aldeko joera pixka bat handitu da, ligaxkan 100-40ri irten baitziren haren aurka

Artekari bat, telefonoari begira. J. C. R.
Imanol Magro Eizmendi.
2013ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Olaizola II.a izango da faborito larunbateko finalean. Ez da uste orokorra, apustularien momioak baizik: «100-60 irtengo da, 100-80ri eskaini, baina benetako dirua: 100-60ri», azaldu du Asegarceko artekari batek. Duela egun batzuk doblean irtengo zela zabaldu zen, Olaizola II.aren alde, eta horrek Irujoren aldeko apustuak ugaritu zituen. «Ez zen egia baina. Doblean eskainita ez zegoen goiko dirurik. Dirua parean balego jendeak Olaizola II.aren alde joko luke, baina doblean eskainita Irujo ez da aukera txarra». Izan ere, azken asteetan Irujoren aldeko joerak pixka bat egin du gora. Ligaxkan elkarren aurka jokaturiko partidan 100-40ri irten ziren Olaizola II.aren alde, eta orduan Irujok galdu bazuen ere (22-13), apustu zaleek sasoi hobean ikusten dute egun.

2. Mailakoan, Lemunoren alde

Bigarren Mailako finala etzi jokatuko da, Tolosan, eta bertan Stephane Lemuno izango da faborito apustuzaleentzat. Mikel Olazabalen aurka ariko da, eta aurretik, final-laurdenetako ligaxkan, hari22-17 irabazi izanak lapurtarraren aldeko joera zabaldu du. Biek ala biek atzo aukeratu zituzten pilotak, eta gustura gelditu ziren. Olazabalek 104 eta 105,2 gramokoak aukeratu zituen; Lemunok, berriz, 104 eta 104,2 gramokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.