Anna Montañana da Gernikako teknikari berria

2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Aldaketa izango da Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian. 11 denboraldiren ondoren, osasun arrazoiak tarteko, Mario Lopezek kargua utzi du. Aurreko denboraldiko azken txanpan ondoan izan zuen entrenatzaileak, Anna Montañanak, hartuko du haren tokia. Perfumerias Avenidan, Ros Casaresen eta Minnesota Lynxen jokatu zuen, eta besteak beste Espainiako Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen. Entrenatzaile lanetan Lopezekin hasi zen, Espainiako 16 urtez azpiko selekzioan. Ondoren, ACB ligan, Nestor Garciaren eta Paco Garciaren laguntzaile izan zen Fuenlabradan. Azken urteetan, Gernikara iritsi aurretik, Kolonbiako eta Argentinako ligan aritu da entrenatzen. «Annak ondo ezagutzen du gure lan egiteko modua, eta zeintzuk diren gure helburuak. Segida eman nahi diegu», adierazi zuen Gerardo Candina presidenteak.

Bestalde, Marina Ortiz de Zarate harrobiko jokalariak lehen taldearekin lan egingo duela iragarri du Kutxabank Araskik. Hegalekoa da Ortiz de Zarate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.