Andres Fernandez Osasunako jokalaririk garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken bi denboraldietan. Atezainaren lan ona oihartzuna izaten ari da hainbat klubetan, eta denboraldi amaieran taldea utz dezaketen jokalarietako bat dela zabaldu da. Fernandezek, ordea, lasai hitz egin zuen atzo bere etorkizunari buruz: «Oso gustura nago Iruñean. Kaleko jendeak nire lana eskertzen du, eta taldeko giroarekin ere asko gozatzen dut. Horretaz gozatu nahi dut orain, eta ez etorkizuneko kontuetan pentsatu». Fernandezek 2015era arte du kontratua taldearekin, eta 9 milioi euroko etete klausula du.
Valladoliden aurka urrezko hiru puntu eskuratu zituen Osasunak azken jardunaldian, eta lorpenaren eragileetako bat Fernandez bera izan zen. Izan ere, lehen zatian eginiko geldituei esker, Osasuna bizirik joan zen aldageletara. «Atsedenaldira 1-0ekoarekin joatea oso garrantzitsua izan zen, eta taldeak gogotik egin zuen lan». Osasunak Espanyol hartuko du etxean, igandean.
Andres: «Osasunan dudanaz gozatu nahi dut orain»
Etorkizunean Iruñeko taldean ikusten du bere burua, baina erabakia bere esku bakarrik ez dagoela ere onartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu