Andrea Lusarreta izendatu dute Nafarroako Pilota Federazioko presidente

Javier Conderen lekukoa hartu du. Nafarroako Pilota Federazioaren historiako lehen emakumezko presidentea da.

Lusarreta eta Conde, gaur, Labrit frontoian. BERRIA
Lusarreta eta Conde, gaur, Labrit frontoian. BERRIA
Jone Bastida Alzuru.
2025eko urtarrilaren 8a
19:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Pilota Federazioan presidente aldaketa egon da: Andrea Lusarretak hartu du Javier Conderen lekukoa —Condek bost urte eman ditu kargu horretan— . Federazioaren historiako lehen emakumezko presidentea da.

Lusarreta izan da, hain zuzen, 2025-2028 aldirako aurkeztu zen hautagai bakarra; beraz, ez da ezustekorik izan. Gaur hartu du kargua, Labrit frontoian.

28 urte ditu Nafarroako Pilota Federazioko presidente berriak, Labianokoa da, eta 2021etik, Zizur Nagusiko Udaleko Kirol koordinatzailea.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, lotura estua du aspalditik pilotarekin. Atarrabian hasi zen esku pilotan, eta gomazko paletan aritu da gero Oberena, Pilotajauku eta Gure Pilota klubetan.

Nafarroako gomazko paleta trinkoko hautatzaile gisa ere aritu da, eta 2020an Nafarroako Pilota Federazioko Emakume eta Pilota Batzordeko bozeramaile izendatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.