Atletismoa

Ander Martinez Rituertok bosgarren egin du Munduko Txapelketan, pertika jauzian

20 urtez azpiko txapelketan hartu du parte Real Sociedad taldeko atleta tolosarrak. 5,25 metroko jauzia eginda, aurrez ezarria zeukan marka gainditzea lortu du.

Ander Martinez de Rituerto, artxiboko argazkian. @GIPUZKOAKIROLAK
2022ko abuztuaren 5a
16:45
Entzun

Finalera iritsi, eta postu bikaina lortu du Ander Martinez de Rituerto jauzilari tolosarrak Calin (Kolonbia) jokatutako Munduko Atletismo Txapelketan. 5,25 metroko jauzia eginda, bosgarren egin du Real Sociedad taldeko jokalariak 20 urtez azpikoetan, Tolosaldeko Atariak berri eman duenez. Lehenago ere berak zeukan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako marka, 5,23 metrotan, eta bere burua gainditu du orain, marka berria ezarriz.

1.500 kirolari baino gehiago aritu dira Calin 20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketan. Bihar amaituko txapelketa, baina, oraingoz, Espainiako selekzioak lortu duen posturik onena eskuratu du tolosarrak. Pertika jauzian, lehen hiru postuetan sailkatu zirenek 5,45 metroko langa gainditzea lortu zuten.

Ekainean lortu zuen Martinez de Rituertok Munduko Txapelketarako sailkatzea, 5,20 metroko jauzia eginda. Uztailean, berriz, urrea eskuratu zuen Espainiako txapelketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.