ainara arratibel gascon
Notre-Dameko plazan

Nire izarrak

2024ko abuztuaren 13a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Itzali da zuzi olinpikoa. Baina bi astez bakarrik, abuztuaren 28 arte. Orduan hasiko dira Paralinpiar Jokoak. Ez dute Olinpiar Jokoek bezainbeste oihartzun, eta bertan lehiatzen diren kirolariak ez dira horren ezagunak. Ez dute hainbeste diru irabazten, baina bakoitzaren atzean benetako istorio handi bat dago. Gainera, Paralinpiar Jokoek ikusgai egiten dute desgaitasuna, eta hori ere oso garrantzitsua da. Kirol egokituak benetako apustua behar du: baliabideak eta bitartekoak jarri, kirolguneetara iristeko erraztasun gehiago eman... Erakundeek benetan sinetsita egin behar dute apustu hori; ez soilik halakoak egin argazkian ateratzeagatik. 

Izarren artean ere, kirola funtsezkoa da haietako askoren ongizaterako; haientzat ere bada tresna garrantzitsua harremanak izateko. Eta hori ezin da ahaztu. Kirolak balio erantsi horiek ere baditu haientzat. Merezi du egun horietan Jokoei erreparatzea, eta hori dena ikustea.  Agertuko dira hor ere izarrak. Amaitu berri diren Joko hauetan ere izan dira. Baina bi izar aukeratu beharko banitu, Oli eta Mikel aukeratuko nituzke, nirekin Parisen izan diren bi lankideak. Eskerrik asko ni hain ondo zaintzeagatik eta babesteagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.