Olatz Artola Apeztegia.
Zuzia poxpolo

Living a Celebration

2024ko uztailaren 27a
05:00
Entzun

Mokadu bat hartzeko, guakamolea, humusa eta fueta ekarri zituen N-k. Tortilla patata nik. Natxoak eta ogia G-k. Tiramisua prestatu zuen M-k, eta L-k edatekoa eta etxea jarri zituen. Egongelako mahaitxoan zabaldu genituen aluminio paperean bildutako guztiak, eta telebista piztu genuen. Benidorm Fest-en bezala, nork bere porra egin zuen. Espainiari inork ez zizkion «12 points» eman.

Hainbatetan errepikatu da plan hori, eta atzokoa ere antzekoa izan zen. Aurtengo Eurovision lehiaketari boikota egin diogu; baina, lana dela medio, mahai bueltan gaude Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldia ikusten. Etxeko leihotik kanpo su artifizialak. Zuzia gartsu. Bost uztaiko bandera airean; baita Israelena ere. Banderaren inguruan, kirolariak uniformez, desfile militar bat balitz bezala.

Ez baita desfile soil bat. Desfileak ez dira pertsona talde bat jendaurretik ilaran igarotzea besterik. Desfileek ordena (edo des-ordena) jakin bat adierazten dute, aldarri bat, norma (apurtze) bat… Baita atzo gauekoak ere. Bandera zuri, gorri eta urdina; bandera hori-gorria… Eta, atzetik, podiumera igoz gero ikurrinik haizatu ezin duten hainbat eta hainbat euskaldun. Eta galiziar. Eta quebectar, tibetar eta flandriar...

A! Baina errefuxiatuen bandera zuria desfilean. Hori bai. Ez al du zurikeriatik asko?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.