Mikel Astarloza.
Txirrindularitza. 2013ko Frantziako Tourra. Nire txokotik

Zain zegoenari, segidilla opari

2013ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Ta ohitura ez galtzeko,

segidilla bukatzeko;

zaleak eskatuta,

ni ezin ukatuta.

Inoiz ikusi al dezute,

nik gogoratuko nuke;

hain bertsolari txarra,

ta idazle kaskarra.

Baina ulertu zazute,

esplikazioa dute;

etapa egin ta gero,

iristen naiz ni bero.

Indar guztia hanketan,

egoten dela benetan;

ta buruko neuronak,

ez dira oso onak.

Horregatik naiz ziklista,

ta ez bertsotan artista;

baina saiatzen gara,

egin barre, algara.

Hogeita bat egunetan,

batzutan zein bestetan;

bizikletan topera,

batetikan bestera.

Tourraren handitasuna,

piztu zaigu maitasuna;

nahiz gogorrena hau den,

gustura gaude hemen.

Besarkada bat Gorkari,

nahiz ez joan kantari;

gaixorik joan zen eta,

pena handiz beteta.

Ez dugu lortu garaipena,

hori da daukagun pena;

baina saiatu gara,

ahal genuen erara.

Eskaintza bat bageneukan,

gordeta halakoetan;

galdu genuen lagun bat,

merezi zituen denak.

Zauden tokian egonda,

zure umorea bonba;

besarkada bat Rufo,

guretzat zinen lujo.

Masajista ta laguna,

oso tipo ezaguna;

ta oso maitatua,

hori bai talentua.

Bizitza aurrera doa,

ta ni etxerantza noa;

atsedena hartzera,

Pays Basque aldera.

Eskerrik asko BERRIA,

ta, noski, Euskal Herria;

segi euskaraz tope,

erderaz baino hobe.

Espero gustatu izana,

nire zutabeen lana;

ondo esanak hartu,

eta txarrak barkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.