Jon Ander De la Hoz.
ANTXERRITIK

Sentipen eztanda

2024ko irailaren 10a
05:00
Entzun

Kontxako Banderaren osteko biharamun lanbrotuak eragiten du halako sentipen eztanda bat. Gainditu egiten du baliza artean gertatzen den hori. Nahiz eta, egiari zor, uretako lanak agerian jarri duen udako bi traineru onenen ahala, nagusitasuna. Ez da axalekoa Arraun Lagunak-ek eta Urdaibaik lortu dutena; bi jardunaldietan eroso irabazi dituzte beren estropadak, abiadura bizian aritu dira, eta horri eskerrak kokatu dira gorengo neurrian.

Lugañene-koek hiriko garaipena eskuratuta biribildu dute denboraldi handia; gustura atseden hartzeko moduan dira, eta eguneroko jardunaren zurrunbilotik aldentzeak eman ahal die lortu dutenari begiratzeko perspektiba. Tankeratsu Urdaibaikoak ere, nahiz eta haiek asteburura artean lehiatuko diren. Garaipen kopuruaren erronka dute aurrean, etxeko estropada tartean dela.

Kirol lehiaz harago, tostako arraunaren sasoiak gaina jotzen du Kontxako Bandera jokatzen denean, eta horregatik, kirol lehia hutsetik haragoko sentipenak pizten ditu. Nork bere koloreari gorazarre egiteko garaia izaten da irail hasierakoa. Ez hori bakarrik, ordea: urte osoa lanean aritu den arraunlaria asetzeko joera izan ohi du oro har.  Zer esanik ez maite den jendea gertuan denean.

Arrastoa uzten duten egunak dira Kontxakoak. Batez ere, berriz noiz suertatuko den ez dakienarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.