Juanma Garate.
Txirrindularitza. Italiako Giroa. Guadalupetik

Sauna guztia niretzat

2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Ahotsa berreskuratzen hasi naiz; ez da gutxi! Hori bai, ezertxo ere ez dut egin egun osoan. Tira, bai, saunara joan naiz. Hotel txiki batean gaude, Lago Di Gardan, Italia iparraldean, eta izar handiak bagina bezala zaintzen ari dira. Ezin gara kexatu. Hotel horretako sauna itxita zegoen, baina ondoan lagun bati deitu dio hoteleko jabeak, eta hark ireki du bere hoteleko sauna, niretzat espreski!

Euritan egin genuen igandeko etapa, eta berokia, besoetako babesak, txanoa... dena jantzita ibili nintzen. Hainbeste arropa jaztea ez da egokiena, baina zaindu beharra neukan. Behin helmugara iritsita, bizikletan jaitsi nintzen behera, Niermanekin batera, eta asmatu genuela uste dut. Azken txirrindularia iritsi arte zain egon ziren gainerakoak, eta 22:00etan iritsi ziren gero hotelera, 230 kilometroko lekualdatzea geneukalako. Gu, berriz, 21:00etan iritsi ginen, autoan, dutxatuta eta pasta plater eder bat janda. 22:00etarako masajea hartuta ari ginen afaltzen.

Igande goizaldean izan zen lurrikarari buruz ere egin nahiko nizkizueke. Hoteleko hamargarren pisuan geunden lotan, eta dena mugitzen ari zen sentsazioarekin esnatu nintzen, zorabiatuta. Erabat gaixo nengoela pentsatu nuen, baina goizean ulertu nuen dena, telebista piztutakoan. Larrituta ibili izango zen goizaldean Joseba, taldeko masajista, harreraraino jaitsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.