Itziar Olasagasti.
Arrauna. 'TXIKI'-TIK

Postuz postu

2020ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Arraunlaria naizela jakiten dutenean egiten didaten lehen galdera izan ohi da: «Nondik egiten duzu arraun?». Akabo. Txapelketak hasi direnetik zazpi estropada jokatu ditugu, eta lau postutan egin dut arraun. Esan dezaket izatez ababorra naizela, nahiz eta istriborretik ere arraun egin izan dudan hainbat denboralditan. Tosta guztietan jokatu ditut estropadak, patroi izan ezik. Badira arraunlari batzuk beti postu berean ikusten ditugunak, bertara primeran egokitzen direlako, entrenatzaileak hor kokatu dituelako, edo beren gorpuzkera dela medio mugatuta daudelako.

Auskalo zergatik, postu aldaketei ez diet garrantzirik ematen. Harritzekoa iazkoa izan zen, hankeko postuan aritu nintzelako udako estropada batean ez beste guztietan. Aitona zen Miel Marrotak, gazte mailetan hankeko ababorrean nenbilela, behin horrelaxe bota zidan: «Ezagutzen ditudan hankeko ababor denak egoskorrak dira». Hura istriborra izan zen, kontrankean, eta ondoan Batista Oliden hankeko ababorrean —hankekoen tostak ez ziren parean joaten—. Zerbait bazekien.

Astea gogorra izan da hiru estropadekin, eta gozo bezain gazia. Etxean jokatutako Gipuzkoako Txapelketako indarra, Getxoko garaipenaren ospakizun bikoitza autobusean gizonezkoena online jarraituz, eta, igandeko beroaz gain, atzetik iristearen neke bikoitza. Egunak ilun esnatu zuen arraunkide baten positibo hotsekin, eta ez zen gure egunik onena izan lehiaketan. Zorionak irabazleei eta animo asko Arraun Lagunakeko kideei. Gainontzeko guztiei: ZAINDU.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.