Txirrindularitza. Italiako Giroa. Errozaten gora

Pelikuletan bezala

Mikel Nieve.
2011ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Atseden eguna ez dakit beste noizbat hainbeste gozatuko nuen! Oso gogorra izan zen atzoko [herenegungo] eguna, pelikula baten modukoa. Goizean goiz atera ginen hoteletik. Lehenengo autoan sartu, ondoren ferryra igo, Siziliara iritsi, etapa sumendian amaitu, txirrindulari guztiok hotel berean dutxatu, autobusetan sartuta Catania erdialdean elkarrekin afaldu, hegazkinean sartu eta Pescarara iritsi. 01:00 aldera heldu ginen hotelera, oso-oso nekatuta. Ez masajerik eta ez ezer.

Gorputzak nabaritzen du neke hori, eta 10:00 aldera arte lo seko egon gara. Jaiki eta euri asko ari zuela ikusi dugu, eta haizeak ere gogor jotzen zuenez, masaje txiki bat hartu, arratsaldean siesta egin eta arrabolan ibiltzea erabaki dugu. Ahal dugun guztietan atseden hartzen saiatzen gara. Neke fisikoaz gain, psikologikoa ere nabaritzen da jada.

Baina hau da Giroaren saltsa. Giroa horrela antolatuta dago, eta hona datorrenak badaki gogortasuna ez dagoela errepideetan bakarrik. Gure artean kexan aritzen gara, baina gero dena onartzen dugu. Kirol arloari dagokionez, berriz, Etnan gora erasoa jo nuen, baina oraindik ere puntutxo bat falta zaidala ikusi nuen. Ondo sentitu nintzen, eta saiatu nintzen. Baina intentzioa gehiago izan zen gaitasuna baino. Hori bai, asteburua iristeko irrikan nago, eta berriz ere saiatuko naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.