Abel Barriola.
Pilota. Lau t'erdiko txapelketako finala. Analisia

Oso azkarra izango da

2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Gehienetan, antzekoak esaten ditugu horrelako egun baten atarian, baina partida irekia espero dut gaur ere. Egun bereziak izaten dira finalak, eta behin baino gehiagotan izan dira ezusteak. Aimar Olaizola izango da faboritoa, baina ez oso argi, Oinatz Bengoetxea oso pilotari lehiakorra delako. Momentu handietan, gehienetan, berea ematen du, eta kantxan irabazita dauka konfiantza hori. Horregatik diot faboritoa Aimar izan arren, irekia izango dela partida, oso entretenigarria. Erritmo handiko finala izango da, biek ala biek esan dutelako erasokor jokatuko dutela. Ez dira tanto luzeak izango, baina bai oso azkarrak eta erritmo handikoak. Oinatz motzean jokatzen saiatuko da, eta erritmoa emango dio horrek finalari.

Bi aldiz atzeratu dute finaleko eguna, eta horrek tentsio pixka bat sortzen du pilotariarengan. Luzetxo joaten da prestaketa, baina egun bereziak dira horrelakoak, eta prestaketa ere halakoxea izaten da. Denboralditxo batez jokatu gabe egonda ere, hainbesteko ilusioa izaten da, hain ondo prestatuta iritsi nahi izaten da, finala besterik ez da edukitzen buruan. Horregatik, ez dut uste horrek eraginik izango duenik, atzerapenak atzerapen, erabat finalari begira egon direlako biak. Oinatzen kasuan bereziki, denbora asko joan da finalerdietako partida jokatu zuenetik, baina horrek eraginik ez izatea espero dut.

Bilbotik Gasteizera eraman dute finala, eta bi pilotalekuen artean badago alderik. Bilbon pixka bat errazagoa da defendatzea, pilotak gorantz egiten duelako botea; horrek, noski, erraztu egiten du defentsako lana. Gasteizkoa, berriz, oso-oso pilotaleku gogorra da, oso pisua. Defendatzeko askoz zailagoa da, pilota behetik ibiltzen delako. Beti esan izan da, eta hala da, Ogetak asko laguntzen diola erabat erasoan jokatzen duen pilotariari, pilotari abiadura handia ematen dionari. Aimar eta Oinatz, ordea, biak dira oso erasokorrak, eta, horrenbestez, ez daukat hain argi nori egingo dion mesede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.