Itziar Olasagasti.
Kontxako Bandera. TXIKI-TIK

Niretzat, guretzat eta zaleentzat

2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Goizean goiz motoan gerturatu ninduten etxetik arraun klubera, autobusean ekin genion hiribururantz, eta garabi baten laguntzaz uretaratu ginen. Badian arraun egin genuen, gozatuz olatu artean, ondoren emozio artean hegan egiteko. Eta gaur hegazkinetik idazten dizuet analisi hau.

Denboraldiari eta estatistikei begiratuta faboritoak ginen, titulua defenditzera gentozen eta geure buruari erakutsi nahi genion iaz ez genuela irabazi kasualitatez. Presioa zegoen. Handia. Irteera puntuan ez baikinen titulu gehien zituen tripulazioa.

Aurkariak oso lehiakor zetozen, eta estropada biribila momentu egokian egitea lortu genuen, gure talde lanaren fruitu. Ez zegoen aitzakiarik. Ez kalerik, ez eguraldirik, ez zaleen bultzada faltarik. Eta iritsi zen, niretzat bigarrena dena, guretzat 34.a den hori.

Komunikabide askok galdetu digute ea zer-nolakoak ziren ontziratze-lehorreratzeak. Ez dakit horri zer erantzun, ezberdina izan dela besterik gabe. Sentipenak zaleekin banatzea guztiz aberasgarria den honetan, egoista senti al ninteke igandekoa bere osotasunean niretzat gordetzeagatik? Niretzat edo taldearentzat. Taldean gozatu genuen, guretzat eta zaleentzat.

Aurtengo ospakizunak iazkoak baino gehiago dastatu ditugu. Iaz dena zen berria, eta aurten horri ere zukua atera diogu. Beti azkena izan zitekeenaren beldur.

Horregatik, besarkadarik eman ezin dugun garai hauetan ariketa bat irakurleei. Eraman eskuin eskua ezker sorbaldara, ezker eskua eskuin sorbaldara eta gogor estutu. Jaso ezazue nire besarkada!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.