Oinatz Bengoetxea.
EPELen Buruz buruko Txapelketako finala. IRITZIA

Joarekin ez da aski

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Buruz buruko finala hemen da berriz, eta, jokatu ez dudan aldiro bezala, inbidia sentitzen dut. Inbidia sanoa da, baina, aurtengo txapelketako bi pilotari onenak ariko baitira elkarren aurka Bilbon. Biak, gainera, buruz buruko jokoko espezialista petoak dira. Ez alferrik biak izan dira txapeldun aurretik.

Zutabe hau idazteko eskatu izan didatenean, normalean, ez dut faborito bat nabarmentzeko arazorik izaten, baina oraingo honetan ez dut ikusten inoren aldeko joera garbirik. Ziur nago Urrutikoetxeak bere maila emango duela, eta Irribarriak ere bai, baina zenbat emango duen ikusteko dago. Berak agindu beharko luke kolpearekin, eta hala izango dela uste dut, baina Urrutikoetxeak tantoa bukatzera behartuko du. Urrutikoetxeak defentsa handia du, eta atzera joz bakarrik ez dio irabaziko. 2016ko finalean irabazi egin nion Irribarriari, baina final hura nire ibilbide osoan defentsan egin dudan partidarik onena izan zen. Urrutikoetxeak ahal handia du defentsan; horregatik, uste dut errematea ere bilatu behar duela.

Atzean joz bakarrik ezin da irabazi, eta defentsan bakarrik ere ez. Horregatik, uste dut Urrutikoetxeak ere aurreko jokoa bilatu beharko duela: errematea bilatu, Irribarria mugitu... Alde horretatik, bientzako pilotaleku egokia da. Jakina da Urrutikoetxeak zein maila ematen duen Bilbon, baina ez da txarra ere Irribarriarentzat. Defendatzen ari denari denbora ematen dion pilotalekua da, eta Irribarria bezalako jotzaileei mesede egiten die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.