Jon Ander De la Hoz.

Citius, altius, fortius

2024ko uztailaren 30a
05:00
Entzun

Gutxi izanagatik, -que juntagailua zela jakiteko adina latina ikasi genuen eskolan, eta horregatik jakin genuen behinola erregeak garaitzen eta zetazeo beldurgarriak harrapatzen zituztela Lekeition: terra marique potens. Ahaltsua lehorrean eta itsasoan. Herri horretako plazan, Arraun Lagunak-ek eta Urdaibaik liga nagusietan lortutako hamargarren eta zortzigarren banderak astindu zituzten igandean, hurrenez hurren. Denboraldiaurreko pronostikoak beteta, haiek izan dira itsasoan nagusi sasoiaren lehen erdialdean. Euskotren ligaren ia bi heren jokatuta, donostiarrek tinko eusten diote garaikur guztiak eskuratzeko xedeari. Bermeotarrek ezingo dituzte denak ehizatu, baina arian-arian lidergoa indartzen ari dira. Jardunaldien erdiak jokatuta, 11 punturen aldea ateratzen diote Zierbenari.

Deklinabideen taula oinarri, ikasitako latin apurrak eman zigun, halaber, Citius, altius, fortius-en esanahiaz jabetzeko lain. Kirol legez, ezin nabarmendu gabe utzi Pasai Donibaneren orain arteko lan bikaina, ETE ligako Zumaiaren sendotasuna eta, batez ere, Telmo Deuneko gizonezkoen olinpiar espiritua. KAE liga hasi aurretik galdu zuten itsasoan irabazi dezaketena, eta, hala ere, asteak igaro ahala biziago, lehiakorrago eta grinatsuago ari dira. Besterik ezean, kiroltasunaren Pierre Coubertin saria merezi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.