Txiki izeneko bi traineru ditu Oriok, Cuesta eta Amilibia ontziolakoak. Gure traineruak, Amilibia ontziolakoak, 2001ean debutatu zuen Kontxako Banderan. Oriotarroi gogoratzea gustatzen ez zaigun debuta da. Harrezkero, beste hamasei urtetan parte hartu du: 2001etik 2005era gizonezkoekin, 2008an Tolosaldeko emakumezkoekin eta 2010etik Oriokoekin. Zaila izango da Txiki traineru honek adina arraunlari eta tripulazio banderaren lehiako saiakeran aritu denik aurkitzea kosta osoan. Ez da bandera gehien dituena izango —herriko kontuek diote Kanpa-k daukala errekorra—, baina izango al da estropada gehien jokatu dituena? Agian, bai. Txiki aurten egin zaigu adinez nagusi; bete ditu18 urteak, eta lortu du bandera preziatua.
Txiki-k merezi zuen bere izena soinean eramango zuen garaipen handirik. Istoriyo honen parte izatea sekulakoa izan da. Igandeko estropada ametsik gozoenean ere ez genuen amestuko. Erraz zihoan ontzia, eta bene-benetan gozatu genuen. Eskerrik askobidelagun guztiei, jarraitzaileei eta oriotarroi. Baita hemen idazteko aukera eman didazuenei ere.
Nola deskribatu igandekoa? Trainerutik kaialdera begiratu, eta arrautza frijitu bat balitz bezala gorringo hori bat ikustea, hori bai ederra! Denbora eskainiko diogu barruan ditugun sentimendu, oroitzapen eta lorpenei egindakoaz gozatzeko.
Eta orain, zer? Etorriko dira helburu eta erronka berriak, Aurtengoa errepikatu, hobetu, gehiago gozatu, auskalo! Nik gauza bat esango dizuet orain, bero-beroan: beste bat nahi dut, eta zortziko arrauneko txapelketan parte hartu. Bidelagunik ba al dago hor?
Arrauna. Kontxako Bandera. 'TXIKI'-TIK
Handia zara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu