Estitxu Zabala.
«BIKIN GORA!»

Hamabost

2017ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Estropada guztiei «Ba!» batek ematen die irteera, eta nire iritzi zutabeak ere titulu horrekin abiatu ziren. Hasierak ilusioz betetakoak izaten dira, eta nirea ere halakoxea izan zen. Heldu nion arraunari, heldu nion teklatuari, eta nire onena ematen saiatu nintzen. Tituluak lortu ditut; euskararen C2a, eta Hernaniko emakumeen lehen bandera. Lehen aldiak ez zaizkit falta izan... deigarriena, lehen denboraldiz anaia entrenatzaile izatea. Istripuak uretan eta uretatik kanpo ezagutu ditut: trainerua garbitzen... tolet batekin buruan jota, trainerura sartzean irristatuta, epaileen txalupa abordatuta... Ehunen bat eta gehiago protagonista izan ditugu denboraldian barrena, eta, Bikinia, aldiz, gutxitan janzteko aukera izan dut. Bisitariak izan dira nire uda alaitu dutenetako batzuk; mila-mila esker, neskak! Plazer hutsa izan da zuen gida turistikoa izatea, eta irakastea euskarak dituen hitz politenetako batzuk. Ardurak... batzuetan gehiegi pilatu zaizkit batera, eta ahal izan dudan moduan egin diet aurre. Bukaerak iristen hasi ziren, eta Eulia-k despistatuta, aurpegi desitxuratua izan nuen protagonista astebetez. Kontxa etorri zen, eta joan zen, baina badakigu hurrengo urtekorako gutxiago falta dela.

Atsedenean gaude traineru denboraldia osatu dugun arraunlari guztiak, Mina-k sendatuz. Azarorako ergometro gainean izango ditugu askok ipurdiak, eta behin baino gehiagotan pentsatuko dugu zein demontrek bidali gaituen horra. Orain, aste batzuetan, behintzat, kontu eta pertsona desberdinez gozatuko dugu. Burua eta gorputza lasaitu, eta entrenamendurik gabeko arratsaldeak igaroko ditugu.

Honekin, bada, hamabost analisi. Gaizki esanak barkatuko dizkidazuelakoan... agur eta musu bana!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.